ESKOLAKO JANTOKIA

Erabilpena: Jantokia urte batetik 4.DBH-ra bitartean eskaintzen da.
Ordutegia 13:00etatik 15.30etara.
Jatordua eta siesta 1-2-3 urteko haurrentzat.
Jatorduen aurretik eta ondoren haurren zaintza eta ardura.
Jolas ludikoak eta IGALDE KIROL ZERBITZUAK-ekin Ikasketa, begirale espezializatuekin.

PREZIOAK

Haurrentzako jantoki jarraitua –kurtso osoan zehar- (1,2 eta 3 urte): 6,50 €/eguna.
Haurrentzako jantoki puntuala (1, 2 eta 3 urte): 7,50 €/eguna.
Jantoki jarraitua –kurtso osoan zehar- (4 urtetik aurrera): 6,40 €/eguna.
Haurrentzako jantoki jarraitua –egun solteetako aukeraketa eginez (4 urtetik aurrera): 6,90 €/eguna.
Haurrentzako jantoki jarraitua –egun solteetako aukeraketa eginez (4 urtetik aurrera): 6,90 €/eguna.
Jantoki puntuala (4 urtetik aurrera): 7,40 €/eguna.

JANTOKIAREN ERABILERA PUNTUALA (eskolaren lan-egunetan)

Zerbitzua eskatu egin beharko da…

  • e-mail bidez ( jantokianj@vedruna.org )
  • WhatsApp edo SMS ( tlfn: 640632520), aurreko eguneko 14:45 baino lehenago.
  • … Telefonoz (640632520), aurreko eguneko 12:30 eta 14:45 bitartean. Korreoko helbide hau eta telefonoa irailaren 8tik aurrera egongo dira martxan.
  • DIETA BEREZIEI BURUZKO ABISUA

    Haurrek intolerantzia, alergia,… dituzten kasuetan, nahitaezkoa da medikuaren informea aurkeztea dieta berezia eskatzeko. Behin informea entregatuta, 48 orduko aurrerapenarekin eskatu behar da dieta.

    Jantokiko arauak

    idatzizko baimenik izan ezean.

    Asistentzia faltak aurrez aurre edo idatziz jantokiaren arduradunari adierazten zaizkio. Ikasleek begiraleek esanak jarraituko dituzte: denetik jan, janaria ez hozteko erritmo bat mantendu, tarte horretan ez jolastu eta ikaskideei ez molestatzea. Jaten bukatu ondoren, begiraleak mahaitik altxatzeko esan arte zain eon beharko da.Jan ondoren, ikasleak beraien jardueretara edo ikasketa behatuetara joango dira.

    •DBH-ko ikasleak asteazken eta ostiraletan 14:30etan irtengo dira.

    •Tarteka eskolan jan nahi duten ikasleak bezperan abisatu beharko dute.

    •Ikasleek nezeserra ekarri behar dute, telazkoa bada hobe transpirazioa errazteko.

    •Ikastetxeko begirale guztiekin errespetua eta edukazio ona izatea nahitaezkoa da.

    •Ikasleren batek arreta berezia behar badu gaixo dagoelako, familiak idatziz jantokiaren arduradunari abisatu beharko dio.

    •Ikasleek jantokiaren antolakuntzan lagunduko dute jan ondoren bandejak karroan utziz, mahai-tresnak edukiontzian utziz eta hondakinak zakarrontzian, beti beraien lekua garbi mantenduz.

    •Garbitasun kontuak medio, 3 urteko haurrek plastifikatutako adur-zapia ekarri behar dute, lokarririk gabea, horrela eskolako bata garbi mantentzeko. Adur-zapia astero etxean garbitu beharko da, bata garbi mantentzeko eta beharrezkoa bada aste barruan ere bai.