FAMILIA-IKASTETXE TOPAKETA
4 iraila, 2019
Hitzaldia: klima-aldaketa
28 urria, 2019
Ver todo

AUKERA GOZOA

Dakizuenez, 2020a urte berezia dugu eskolan: gure Ikastetxeak 150 urte beteko ditu. Gasteizko kristau-eskola zaharrena da.

Urteak pasa dira Gasteizko umeak eta gazteak hezten, Vedruna  kalmerdarrak Gasteizera etorri zirenetik.

Hori dela eta, uste dugu merezi duela 150 urte hauek behar bezala ospatzea. Asko izango dira hurrengo urtean egingo diren ekitaldiak. Horien artean bat oso goxoa izango da, jarraian proposatzen dizueguna, hain zuzen ere.

Guretzat hain garrantzitsua den momentu hau ospatzeko, La Blancan edo San Prudentzion egiten den antzera, pastel bat sortzea pentsatu dugu.

Esan eta egin. Denok parte har dezakezuen ideia originala iruditzen zaigu. Horretarako Eskola-Komunitate osoari zuzenduriko txapelketa irekia luzatzen dugu.

Jarraian parte hartzeko arauak doazkizue.  Klikatu hemen.

 

ANIMA ZAITEZTE !