Agenda-21

Zer da Agenda 21?

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak eskolei proposaturiko ingurumenaren inguruko proiektu bat da.

Helburua

Ingurumenaren Heziketan kontzientzia hartzea fokua gure inguruaren mantenua delarik.

Garapena

Proiektua hiru fasetan garatzen da:

Sentsibilizazioa (ad: klaustroa)

Diagnostikoa (ad: inkestak eta aktibitateak)

Gestioa (ad: hobekuntzak zentroan)


Zer egiten zentroan A21-etik?

• INGURUGELAtik proposatzen diren ariketak lantzea (berrikusi ondoren)

• Tailerrak egitea (ad: Gas Naturala, gosariak…)

• Foruak burutzea (eskolakoa eta udalekoa) zeinetan beharrezkoak diren:
- Udalarentzat proposamenak eta konpromisoak biltzea.
- CEIDAra bidaltzea eta zentro denen proposamenak eta konpromisuak bildu eta kudeatzea Foruetara joaten diren ikasleei iristarazteko.

• Inkestak familiei. Bilketa prestakuntza eta datuen iraulketa.

• Batzorde Berdearekin batzarrak hauen proposamenei jarraituz.

• A21-ari hertsiki lotutako informazioa Adi Egon y Conectamos-en argitaratzea.

• Eskolako Baratze Taldearekin eta Batzorde Pedagogoarekin bilerak egitea.

• Zentroaren Ingurumen Prozesuaren berraztertzea egitea.

Eta hau dena… Zertarako?

Ingurumen baldintzatan hezi eta kontzientzia hartzeko.

Ingurune hobekuntzak egiteko.
- Bizikletentzako aparkalekua.
- Ura aurrezteko iturriak jartzea.
- Papela eta kartoia barruan jasotzeko zakarrontziak ezartzea.
- Zentroan eskola baratza ezartzeko beharrezkoak diren elementuak erosteko diru-laguntzak lortzea.
- Etab…

2018-2019ko Batzorde Berdeko ikasleak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (Batzorde Berdea)

  • 1º A - Nahia Diñeiro y Ethan Herranz

  • 1º B -David Fernández De Mendía y Unai Olano

  • 2º A - Oier Monzón y Yoel Urrutia

  • 2º B - Alain Castrillo y Martina Glz. De Langarica

  • 3º PL Javier Peña y Estíbaliz Alegría

  • 3º B - Asier Urrutia e Iván Sanz De Galdeano

  • 4º PL - Jon Rodríguez y Luca Cruzado

  • 4º B - Oier Alcón y Jon Ander Fdez. De Corres

  • 4º DC - Markel San Segundo e Ainara Marnotes

Lehenengo Hezkuntza (Batzorde Berdea Txiki)

  • 1º B1 - Ares Civera Belda

  • 1º B2 - Aroa Loizaga

  • 2º B1 - Africa Herranz

  • 2º B2 - Haizea Colino

  • 3º B1 -Xabi Ormaechea

  • 3º B2 - Maialen Baro

  • 4º B1 - Marco Michbronn

  • 4º B2 - Nicolás Vacas

  • 5º B1 - Noa González De Matauco

  • 5º B2 - Carlota Pérez

  • 6º B1 - Noé Ramírez De La Peciña

  • 6º B2 - Bittor Galdós

Gurasoen ordezkariak

  • Maite Calvente

  • Maite Reta

  • Roberto Ruíz

Aktak

Hemen utziko dizkizuegu Batzorde Berdearen aktak.


2018/03/16-ko batzar agiria


DIETA OSASUNGARRI ETA IRAUNKORRAREN GARRANTZIA

15.Jatetxeek erabiltzen dituzten janarien kalitatea kontrolatu.

Jatetxeetan erabiltzen diren janarien kalitatearen kontrolari dagokionez, Udalak aldian-aldian eta modu programatuan hainbat programa gauzatzen ditu, hain zuzen ere taberna eta jatetxeek eskaintzen dituzten janarien kalitatea bermatzeko, ikuskatzaileak bidaliz eta aholkuak eskainiz.

16.Kontzientzia harrarazteko kanpainak egin, elikadura iraunkorra lortzeko.

‘Fruta eta barazkiak, 5 aldiz osasungarri’ programa jarri zuten abian Udalak eta EHUko Farmazia Fakultateak 2011-2012 ikasturtean. 6 urtetik 12ra bitarteko ikasleei zuzendua zegoen programa hori, eta Azoka plazan burutu da. Hiru lantegi eta bi jarduera egiteko aukera izan dute parte-hartzaileek. Esan beharra dago lehentasuna eman zaiola urteetan iraungo duten hezkuntza jarduerak burutzeari, unean-uneko kanpainen aldean.

DIETA BEREZIAK

17.Dieta bereziak eskaintzen dituzten establezimenduen zerrenda argitaratu eta propaganda egin.

Gasteizko Udalak ez du jarduera pribatuen publizitaterik egiten. Gainera, zabalkunde jarduera hori eskatzeko irizpideak ugari izan litezke; esate baterako, higiene eta osasun baldintzak betetzea, dieta mota desberdinak eta abar.

KONTSUMO IRAUNKORRA

18.Oihalezko poltsak egin, Green Capitalaren logoarekin, eta herritarren artean banatu.

Green Capitala zela eta hainbat material egin dira, baina kontuan izan da koherente izan beharra zegoela iraunkor izatearen funtsezko helburuarekin, eta material horiek ahalik eta gehien murriztu dira, programa bakoitzaren beharrei erantzuteko, doi-doi. Oihalezko

poltsak egiteak koste ekonomikoa du, baina batez ere ingurumen-kostua, eta ez dugu uste egoki denik horri ekitea.

NEKAZARITZA EREMUKO BIZIMODUA ETA PAISAIA ZAINDU

19.Hiriaren inguruan lantegi gehiago eraiki daitezela ekidin.

Lehendik dauden industrialde dagoeneko urbanizatuetan hutsik dauden orubeetan baino ez dira eraikiko lantegiak Gasteiz inguruan.

20.Bizikletentzako bide gehiago egin.

Bizikleten zirkulazio sarea ingurunera egokituko da. Hainbat tipologia izango dira: bizikletentzako errei, espaloi eta bideak, edo espazio partekatuak, kalearen ezaugarriak kontuan izanik.

Gaur egungo bidegorriak elkarrekin lotuz eta hainbat hutsune osatuz, bizikletentzako 148 km-ko bide-sare funtzionala sortuko da.

Lehendik dauden bide gehienei eutsi egingo zaie, eta konpondu egingo dira egungo hutsuneak (loturarik eza, segurtasunik eza edo ezerosotasuna).

Orobat dago aurreikusia bizikletentzako bide-sarea industrialdeetaraino iristea.

Bizikletentzako errei berriak, ahal den neurrian, galtzadan jarriko dira. Ez da bizikletentzako biderik izango oinezkoentzako esparruetan, nahiz eta aurreikusten den oinezkoentzako zenbait esparrutan bizikletei igarotzen uztea, neurri batean, oinezkoen lehentasunari eutsiz bada ere.

250 metro baino gutxiago izango dira hiriko edozein lekutatik sareraino, hau da, minutu bat, gehienez, bizikletaz. Hartara, herritarren % 95ari emango zaio zerbitzua.

Gaur egun kontrako noranzkoan joateko bizikleta bideak ari dira jartzen hiriaren erdialdeko hainbat kaletan, bi zirkulazio noranzko eta autoekin partekatutako erreiekin, eta orduko 30 kilometroko abiadura mugarekin.

21.Nekazaritza eremuko paisaia zaindu

22.Abeltzaintza eta nekazaritza bultzatzeko kanpainak egin, landa inguruneari eusten laguntzeko.Landa inguruneak hainbat osagai ditu: soroak, ingurune naturalak –mendiak eta ordekako basoak, hala nola erreka bazterretako zuhaixka eta zuhaiztiak– eta bizilekuak. Gasteizko nekazaritza eremuko ingurune nagusia landa da, zeinetan gehiago edo gutxiago ageri baitira adierazitako osagai horiek.

Ingurunea babesteko, beraz, hiru elementu horiek babestu eta harmonizatu beharra dago. Nekazaritza lurrak babestu beharra dago, urbanizazioaren eta azpiegituren garapenaren aurrean, elementu naturalak zaindu eta zenbaitetan lehengoratu beharra, eta ondare historiko, artistiko eta kulturala babestu beharra.

Helburu hori lortzeko hainbat tresna daude, eta horien arteko garrantzitsuenetako bat plangintza orokorra da, bertan finkatzen baita zein diren udalerrian baimendutako erabilerak, debekatuta daudenak eta bultzatu behar direnak, baita herrietako eraikuntza eta urbanizazio ordenantzak arautzen ere.

Aldi berean, une honetan, beste hainbat plan ere ari dira diseinatzen, ingurunea zaintzen lagundu dezaketenak, hala nola Azpiegitura Plan Berdea, zeinek lurraldeko zuhaizti, bide eta elementu naturalak berreskuratuko baititu, horien arteko loturak eta funtzionaltasuna bilatuz, bai ekologiaren ikuspegitik, bai mugikortasunaren ikuspegitik.

Era berean, Gasteizko Mendiak parke natural izendatzen direlarik, berebiziko bermea izango da hori landa ingurunea zaintzeari dagokionez.

ELIKADURA ETA ARIKETA FISIKOA

24.Kirola egiteko lekuak eta gizarte etxeak egoera onean mantendu.

Kirol Zerbitzuaren zeregin nagusietako bat da, udalen eskumena baita hori, Euskadiko Kirolaren Legean garatua.

Hain zuzen ere, aurrekontuek aukera ematen duten neurrian, Herritarrentzako Zerbitzuen eta Kirolen Sailaren eta Udal Eraikinetako Mantentze Sailaren arteko zeharkako jarduera koordinatuaren bitartez egiten da.

25.Ariznabarra auzoan bidegorriak jarri.

Ariznabarra auzoan badira bi bidegorri, Etxezarra kaletik Nazio Batuen hiribidera eta Kexaako Gazteluaren kaletik Giza Eskubideen hiribidera jotzen dutenak.

26.Kirol gehiago eskaini gizarte etxeetan.

Gasteizko udalak urtero egiten du kirol jardueren eskaintza, eta udal instalazioen ezaugarrietara egokitzen ditu horiek.Horrela, alde batetik herritarrek kirol modalitate desberdinak praktikatzeko aukera ematen da, eta bestetik, berriz, udalaren kirol instalazioen etengabeko erabilera ziurtatzen da.

Denboraldi bakoitzeko kirol modalitateen eskaintza zehazteko kirol modalitate horien berariazko ezaugarriak hartzen ditu kontuan udalak, hala nola hiriko kirol egitura (aukera ematen baitu iraungo duen kirol jarduera bermatzeko), praktika horrek hirian eta inguruan duen tradizioa, berariazko instalaziorik dagoen (edo hastapenetarako egokia denik), eta benetako eta nahikoa eskaririk dagoen. Eta, azkenik, prestakuntza egokia duen pertsonarik badagoen, kirol modalitate hori erakutsi eta zabaltzeko.

27.Kirola sustatzeko kanpainak antolatu.

Euskadiko Kirolaren Legeak, zeinek zehazten baititu kirol jardueren inguruko eskumenak, honela dio 6. artikuluan:

Udalei dagokie, zeini bere lurralde-esparruan, eskumen hauek betetzea:

a) Lurralde historikoetako foru-organoek onartutako eskola-kiroleko programak burutzea, haiekin koordinatuta jokatuz.

e) Lurralde historikoetako foru-organoek kirola guztientzat zabaltzeko onartutako programak gauzatzea.

Zentzu horretan, aldundiaren programei jarraitasuna emateaz gain, herritar guztiei zuzendutako jarduerak ezartzen dira, aurrekontuak aukera ematen duen neurrian ahalik eta eskaintzarik zabalena egiteko. Eskaintza horrek 40.000 lekuak gainditzen ditu. Horrez gain, hainbat jardueratarako uzten zaizkie instalazioak bai kirol erakundeei, bai banako erabiltzaileei.

28.Gizarte etxe eta kiroldegietako ordutegiak luzatu.

Egungo eskaintzak bere baitan hartzen ditu zenbait ordutegi luzapen, hartara jarduera gehiago burutzerik izan dadin.Ordutegiak luzatzea, ordea, aukera ekonomikoen mende dago. Zentzu horretan, adierazi nahi dugu ezen, kudeaketa eraginkorra ezartze aldera, ahaleginak egiten direla instalazioei irekita dauden orduetan ahalik eta etekinik handiena ateratzeko ordutegia luzatu aurretik, askotan ez baitira egoki ordu horiek kirol jarduerarako. Instalazio eta biztanleen arteko batez besteko ratio aski handia du gure hiriak, batez bestekoa baino dezente handiagoa, eta, horrenbestez, etekinik handiena atera beharra dago horri, ahalik eta errentagarrien egiteko herritarrek horiengatik ordaintzen dutena.

29.Santa Luzia - Judimendi auzoan kirol ekipamenduei dagokienez dauden beharrei buruzko azterketa egin.

Gasteizko Udalaren instalazioak hiria gogoan harturik planteatuak dira, hainbat biztanleko instalazio bat, eta orobat aintzat harturik banaketa geografikoa, herritar guztiek izan dezaten haietara joateko aukera. Auzoan kokatuta ez dagoen instalazio batek ere, hurbil badago, eman diezaioke zerbitzua auzo horri. Era berean, ulertu beharra dago zenbait instalazio hiri osoarentzat direla (bat guztiontzat), edo hainbat biztanleko bat egin beharra dagoela.

Horrela, zona horretako instalazioak dira:

•Aranaldeko kiroldegia

•Judimendiko gizarte etxea

•Astronomoetako trinketa

•Astronomoetako futbol-zelaia

•Aranbizkarreko futbol-zelaia

Luze gabe, gainera, beste gizarte etxe bat izango da Salburuan.

30.Azterlan bat egin, ikusteko zenbat jende geratzen den kirola egin gabe, lekurik ez duelako.

Gizarte etxe eta kirol instalazioetako jardueren udal programako izen-emateetan lortzen diren datuen bitartez jakin daiteke instalazio desberdinetako jardueren inguruan nolako eskaria dagoen. Datu horiek informazio zehatza ematen dute kirol jardueraren alorreko beharrei buruz, eta udalaren eskaintzarekin aldaratu daitezke.

Nolanahi ere, udalaren eskaintza, kirol jarduerei dagokienean, hirian dagoen eskaintza orokorraren parte bat baino ez da. Izan ere, badira beste kirol agente batzuk ere, hala nola klubak, gimnasio pribatuak edo kirol esparru handiak (Estadio fundazioa edo BAKH), eta, beraz, kirola egiteko aukerak askoz ere zabalagoak dira.